XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3

Ogei ta amaseia
aitatu bearko,
guda bat zalako;
oroitzen naiz, ondoren
latzak ziralako.

Errian iru gizen,
beste danak plako,
danen partea aiek
jaten zutelako;
jendeak jasan zuan
mixeria pranko.

4

Orduko gizon aiek,
nere iritziko,
erruki gutxiko;
basarritarrai ainbat
kendu lenbiziko.

Etxerako garirik
ez urte guziko,
zuten pixka egotzen
etzien utziko,
bestela errotarik
etzuten itxiko.

5

Garai artan geienak,
kale ta basarri,
estu eta larri,
lege bat zegolako
gure kaltegarri.

Prezintatu zituzten
ainbat errotarri,
alerik irinduta
gero ezin jarri;
egin zuten amaika
gauza lotsagarri.